Lagun guztiez inguratuta, ta bakar sentitzen
da.
Iraganean maitatutako tren zaharrak
joan eta etorriko dira gu gabe berriz,geltokiko kristaletatik igaroko dira eguzki izpi ahulak,
baina haren begiek, betirako ukatu dituzte.
Kafe bat, edo parea, alde zaharreko edozein txokotan
irakurritako azkeneko liburuak gauzatutako unibertsoarekin amesten.
Asmatutako hitzen hiztegiaz farre egin
ta kaleko atmosfera kameraren diafragman
kokatu.
Nora begiratu jakin gabe, Durangaldeko
mendiak
ta Goierriko lar-oihal berdeak etortzen
zaizkit burura,Irlandako paradisu umeletan bezala, zelaietatik
sekretuzko pasadizoak elkarri aitortzen genituen,
momentuetan.
Hain bero, haren eskuen trikimailuak nire belarrien
inguruan, hitz apalak doinu frantsestu finez apainduta.
Nire begiek, haren begietan islaturik, ispilu joko
ero baten paradigma sortuz, lo egitera gonbidatu ote zioten betirako.
Haren ahotsa mugikorrean barrena
entzuteko aukera gehiagorik ez,
haren metafora traketsen eraiketa ausarten gabezia,
irratiko abestien "playback"
merkea
dutxapean...
Lainoetan akaso, haien forma ta
fisionomia hauskorretan batera galdu, edozein tabako amerikar merkek
sortutako kezko borobilen usaina, perfumez gainezkako blusa gorriaren
usaina.haren metafora traketsen eraiketa ausarten gabezia,
irratiko abestien "playback"
merkea
dutxapean...
Euri tantak, autoko bentanilaren kontra
talka egiten zuten, negar olinpikoa deitzen genion horri,
kanposantuan
berriz agertu da. Ez dut uste zure oroimenera isuriko diren, Ageda.
berriz agertu da. Ez dut uste zure oroimenera isuriko diren, Ageda.
dut, goibel ohean sartu ta zure izena errepikatu. Egunkarian zure aurpegi panpoxa bilatu arren, beste hamaika izurriteen berriak baino ez ditut aurkitu.
Eta han, geldo, nire buruari zer esan
jakin gabe, argazki
mordoen gainean minbiziaren izena goraipatu dut ironiaz.
mordoen gainean minbiziaren izena goraipatu dut ironiaz.
Arima izatekotan, zure eskutitzetan
aipatutako nire lapur
arima hori, gris tindatu zait. Oroimenean dugun Bilboko Ihauterietako errauts koloreko zeru horren kromatismo berdinez.
arima hori, gris tindatu zait. Oroimenean dugun Bilboko Ihauterietako errauts koloreko zeru horren kromatismo berdinez.
Norabidea zure alde egitearekin batera
ihes egin dit,
jasanezinak dira etxean erantzun gabeko
deiak. Zer esan, hauek nola aurpegiratu. Oheko zurehutsunea ginebrarekin betetzeak, ez dit ezer berririk ekarri.
Ageda, azkenik, zure kutxan atseden
hartzen ari zara...
-Iñigo M.-
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina