2012/01/02

Dantza egin dezagun


Emaidazu eskua
eta esaidazu
tango hau nirekin dantzatuko duzula.

Egin dezagun hegan, eta musika honen erritmoak
egin dezala gainontzekoa.

Heldu nazazu, gertutik,
zure taupadak
nola azkartzen diren senti dezadan.
Nire taupadak
nola azkartzen diren senti dezazun.

Dantza dezagun tango hau
azken notarekin
mundua bukatuko balitz bezala.

Ez dut besterik nahi,
ez dut besterik behar.

Emaidazu eskua,
eta esaidazu tango hau dela
bete nahi duzun azken desioa.

2 iruzkin:

Ñ erabiltzaileak esan du...

Lehen aldiz mikropilula bat musikarekin uztartzen ausartzen zara, Maialen! Eta benetan nahasdura aproposa, mikropilula hau edozein multimedia-idazlearentzat edo mikrofarmazeutikorentzat eredugarri izan beharko litzateke :D A ver, noiz ausartzen naizen nik horrelako bat idazten...

Gaur egon gara Euskaldunan Charles Chaplinen City Lights ikusten, orkestak banda sonora jotzen zuen bitartean, beste uztarketa politta xD!

Maialen erabiltzaileak esan du...

Oooooh! Ze ona Chaplin! :)

Abesti hau pila bat gustatze zait, ta egokiya iruitu zait hemen jartzeko. Saiatuko naiz nire halako geyo sartzen ;)