- Kerobiaren "Hiri ikusezina" abestitik abiatuta, @amuguruzak idatzia -
2012/11/27
Zuri
"Zenbat aldiz abestu ote diedan komuneko paretei" abesten du Kerobiak, baita nik ere, hamar mila alditan edo gehiagotan abestu izango nuen abesti hori: izan komune(t)an, auto(et)an, gel(et)an edo auskalomendi(eta)n. Baina abesten dudanean ez ditut hitz musikatuak soilik aireratzen, nahiz eta jakin badakidan haizeak oroitzeko lanik ez duela hartuko. Ez. Abesten dut zuk entzuteko, zuk sentitzeko, guk gozatzeko. Nire bihotza bezain itxia den leku batetik oihukatzen badut ere, oihartzun lauso bat zugana iristea desio dut.
2012/11/23
Errepidean
Sigi-saga. 0 km-tako Mercedes-a
kontzesionariotik irten berri 90km/h-tara, 110km/h-tara, 130km/h-tara doa.
Siigi-saaga. Gidariak besoa luzaturik gidatzen du, aireak ilea atzerantz
botatzen dio. Siiigi-saaaga. 150km/h-tara doa kurbatik... eta DANBA! Arbola
zein kotxea birrindurik! Kuriosoak heltzen dira istripura, euliak gorotzera
doazen bezalaxe, bar, bar, bar, burrunba egiten. Gidaria ozta-ozta ateratzen da
bizirik eta..:
-Nire Mercedes-a!
Nire Mercedes-a! Nire Mercedes-a!-oihukatzen du.
Kurioso batek
erraten dio:
-Jauna, besoa ere
galdu duk!
Kolpatuak muinoia
begiratzen du espantuz eta lurrera segidan:
-Urrezko erlojua!
Urrezko erlojua! Galdu dut urrezko erlojua!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)