Ez utzi zure ideiak usteltzen,
Zuk eman baino garrantzi gehiago dute.
Ez zaitezen manipulatu,
Engainuarekin bat zure ametsak zapuztera zaramatzate.
Zerbait hobea merezi duzu,
Zergatik itzultzen zara bere magalera?
Ubeldura horiek..
Benetan dutxan erori zara?
Zergatik ez zaitut kalean ikusten?
Okupatuegia zaude gizonaren ipurdia mihazkatzen. Ez naiz ari ezer asmatzen.
Lehen hain alaia zen emakumea, zergatik dirudi umetzen?
Oilo busti dirudizu, oilarraren inguruan dantzatzen.
Txontxongilo, eten zure lokarriak. Ez utzi erabilia izaten!
Emakume ihes egin zazu! Ez saiatu ni engainatzen. Askatasuna eta
nortasunarengatik borrokatu,
Zu zein zaren mundu honek jakin dezan, gure laztana saiatu berriz zu izaten;
Itzultzen, bizitzen.
Leire Artozki Beorlegi
2014/05/25
2014/05/23
Basamortuan ez dago arimarik
Hatz apurtuen artetik lauki-mundu honetara isurtzen den odol delako arima urdin honek zure begi, pentsamenduak gidatzen dituela, elkartzen gaituzten lautada hauek zeharkatzen ditut narrats, herren, itsu, batzuetan burugabe, arima huts, neguko azukre hotzak estaltzen duelarik nire gorpua, norbaitek nirekin estropezu egin eta esnatuko den esperoan, ezabatuaren isiltasun oihu zentsuratuen baso sarri honen baitan.
Hiriart
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)