Zeinek
esango zion berdugoari aizkorakada zorrotz horrekin burua eta
sorbalda banatuko zituela hain garbiki? Izan ere, erregeen,
erreginen, elizgizonen eta nobleen buruak horien postuetan tinko
errotuak daudela dirudi. Hala ere, berdugoa hasi zen konturatzen
itxuraz naturaz jarriak dauden eserleku horiek ez direla hain
mugiezinak. Ebakidura horren ostean ze beste gauzetan aurki behar
zuen egi ezkutu hori?
Bere
birraitona errege-berdugoa izan zen, aitona eta aita errege-berdugoak
ere eta bera ere, erregeari burua moztu zion arte, errege-berdugoa
izan zen.
Zinez,
lehen aldiz, berdugoak bere buruagatik kezkatzen hasi zen.