Oraindik hori sentitu daiteke: literatur zaharraren azken arnasa. Ozeano zabalak irenstutako ito baten arnasa.
Denboraren poderioz hizkuntza eta letren errealitatea aldarazi du teknikak, gutun idatziaren gainbeheratik lehen segapoto-mezura arte. Gizakiaren beharrak aldatu dira komunikazioaren esparruan.
Internet, mila eta bat begi dituen ozeanoa, abismo bat da hizkuntza askorentzat. Zein da Whatssap, Twitter, Facebook eta delakoen arrakastaren zergatia? Eta euskarak ze paper jokatzen du horietan? Euskara, mendi trinkoen artean jaiotako unikornio txuria zara, hizkuntza erromantze eta anglosaxoi arrotzez inguraturik jaio eta biziraun zarena, ia azaldu ezin daiteken magia batekin. Zer egingo duk Internet den itsaso frenetiko, express, mudakor, gargantua horretan?
Haiku batek diño: tximeletaren hegoen harrotzeak munduaren beste puntan urakana sor dezake.
Baina euskaldunak marinel eta itsas-lapurren leinukoak gara. Bira azkarra, soka tiratzea abileziaz edo timoiari gogor eusteak portu segurura heltzeko aukera aldatu dezake.
Horrela Literatur Mikropilulen Farmaziak, euskaldun eta Internet-marinel, ehun eta bat txalupa txiki itsasoarazi nahi izan ditu, ziber-haize berrien indarrez mila eta bat portuetara ailegatzeko.
Helburu horretan sartu garen gazte taldea gara: Euskal mikro-literatura Interneten suspertzea asmo. Mikropilula euskarak 2.0-ren errealitateari erantzun dakiokeen formula da guretzat. Testu motz eta multimediak, osagai iradokitzaile eta psikoaktiboez manufakturatua, kontrolatu ezin daiteken idazle eta irakurlegoarentzat.
Hedatuz eta hedatuz doan komunitateari terapia baten proposamena dakarkiogu. Idazketa zerbait dinamiko eta erraza bilakatzen da gure mikropiluletan. Mikropilulak idatzi, irakurri eta JASOTZEN ditugu. Jendeak osatzen baitu gure ehun eta hamaika mikropiluletako farmaziaren bilduma.
Farmazia honen mikrofarmazeutikoak bi gazte gara:
Biok blogaren kudeaketaz eta mikropilulen argitaltzeaz arduratzen gara. Farmaziaren bazterrak nahasten eta txukuntzen ibiltzen gara.

Mikropilula = (sentimendua + nahimena)
Farmazia honen mikrofarmazeutikoak bi gazte gara:
Oier Ibarrak, urte berekoa eta bilbotarra, Kazetaria ere, sare-sozialetan espezializatua, beharra interes literarioekin bateratzen du eta Literatur Mikropilulen Farmazia-n bere pasioetako bi uztartzen ditu.
Asier Luzarragak, 1988. urtekoa ere, mikrofarmazeutikoa pasioz eta Ermuan filosofiako irakasle ogibidez, Ñ ezizenaren azpian idazten du.
Biok blogaren kudeaketaz eta mikropilulen argitaltzeaz arduratzen gara. Farmaziaren bazterrak nahasten eta txukuntzen ibiltzen gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina