(Iñigo Medinari eskeinia)
Itakara bueltatzeko
gogoak izango zituen Ulisesek, urtez eta urtez Pontosean barrena.
Bere emazte jostuna, seme gaztea eta lagun mozkorti eta umoretsuak ez
ezik, geografia malkartsua ere botako zuen faltan.
Hala gertatzen zait
niri, zabal zein laua den Panpan, aberri urruneko mendi eta baiaren
-eta bertan bizi diren adiskideen- herrimiÑa dudala. Eta ziur naiz
hemen jaiotako euskaldunek ere bere zainetan sarturik dituztela mendi
horiekiko nostalgiak. Otamendi, Mendigane, Etchemendy eta Mendoza
abizenetan bezalaxe, jatorrian erroturik. Tontorretako elurrek,
amildegietako haizeek eta Kantauri Itsasoko kresalak higatu baitute
euskotarren izpiritua.
Agian, noizbait, Panpako
eguraldi txarreko egun horietako baten, zeinean zeru garbiko
horizontea bihurtzen den hodei-boluta trinkoz osatutako harresia,
gautxo baten begiradak, txapel baten azpian, mendizerra malkartsu,
elurtsu, amildegitsu eta kresaltsua altxatzen ikustea...
Atlantiko urdinaren
bestaldean, leku zalantzagarri baten kokatuta dagoen Itaka amestuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina