Poltsikoak
hutsik ditut berriz. Bizitzan birritan bakarrik gertatu zait hori. Atzera
begiratu eta azken urteetan egin dudanak ezertarako balio izan ez duela pentsatzeak… Adoleszentziako lehen amodioa galdu nuenean gertatu zen hori lehen aldiz.
Erromantizismoa, ekaitza eta bultzada!
Poltsikoak hutsik… Alabaina, katastrofista
jarri behar ez dudala errepikatzen dit behin eta berriz amonak. Berak Bermeon
Gerra Zibilaren osteko egoera gatza – eta hori bai latza! - bizi izan zuela,
jatekorik dugun bitartean garai honetako gazte milindrisak –milindris-milindrisak-
kezkatu behar ez dugula eta lana berez etorriko dela erraten dit beti.
Gerraostearen
leÑukoek, aitona-amonek, oro bikainagoa zen aura
aeris batetatik ekarri izan balituzte bezala, basikoagoak, primarioagoak
eta gogorragoak dirudite.
Artean 18
urteak bete gabe, amona kontserba-lantegian lan eta lan ibiltzen zen. Arrainak
bere eskuekin garbitzen zituen eta arrain-salda batekin etxeko ekonomia
laguntzeko amantalaren poltsikoetan sardina edo antxoen buru eta barrukiak
gordetzen zituen.
Eta
nik poltsikoak hutsik…
Tituluak
eta tituluak pilatuz, itxuraz, arrain-hondarrek baino elikagai gutxiago dutenak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina