Neguko eguzki-izpiek laranjondoan
oraindik eskegirik dauden fruituetan orrazten duten urrezko distira
baino gauza desiragarriagorik ez dagoela otu zait derrepente.
Bizitza naturalean dakienarentzat aurkitzen eskutaturik baitaude
hamaika eta bat plazer, garai berriek dakartzaten, hydraren buruak
balira bezala ugaltzen diren, hamabi eta bat bizioak ez bezala.
Neguan arratsalde bero bat,
lorategiko zuhaitzen hazte hautemanezina sumatzearen jolasa, labanaz
laranja zuritu azalarekin akordeoi kiribiltsua sortzeko eta
konpainia on bat.
Igaliari muxu eman eta mamia
negarrez eztarrira arte sentitu, han dago bizitzaren sekretu bat
gordeta, zuhaitzetan eskegirik eta azalezkoaren azpian ezkutaturik.
Ez desiratu gehiegi, horrela hitz egingo luke Epikurok.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina