2014/05/25

Emakume entzun ezazu

Ez utzi zure ideiak usteltzen,

Zuk eman baino garrantzi gehiago dute.

Ez zaitezen manipulatu,

Engainuarekin bat zure ametsak zapuztera zaramatzate.

Zerbait hobea merezi duzu,

Zergatik itzultzen zara bere magalera?

Ubeldura horiek.. 

Benetan dutxan erori zara?

Zergatik ez zaitut kalean ikusten?

Okupatuegia zaude gizonaren ipurdia mihazkatzen. Ez naiz ari ezer asmatzen.

Lehen hain alaia zen emakumea, zergatik dirudi umetzen?

Oilo busti dirudizu, oilarraren inguruan dantzatzen.

Txontxongilo, eten zure lokarriak. Ez utzi erabilia izaten!

Emakume ihes egin zazu! Ez saiatu ni engainatzen. Askatasuna eta

 nortasunarengatik borrokatu,

Zu zein zaren mundu honek jakin dezan, gure laztana saiatu berriz zu izaten;

Itzultzen, bizitzen.


Leire Artozki Beorlegi


iruzkinik ez: