Anne Boleynek (Ana
Bolena izenaz ere ezaguna) Ingalaterrako
Henry VIII.ari egindako
gutuna (1527)
Jauna,
Errege handi baten
gogo augustuak, zeinari Naturak eman dion gure sexukoenganako
eskuzabaltasunez betetako bihotza, errege handi baten gogo augustuak
bakarrik ordain dezake halako fabore ikaragarriez neska batekin
izandako solasaldi xalo eta laburra. Berorren aberastasunen altxorra
agortezina bada ere, arren eskatzen diot kontuan hartzeko apika ez
dela berorren eskuzabaltasunaren adinekoa izango; izan ere, halako
solasaldi ttikia hain opari handiez saritzen badu, zer ez ote du
egingo beren obedientzia osoa berorren desiretara konsakratzeko prest
daudenekin? Jaso ditudan sariak handiak izanda ere, infinituki
handiagoa da adoratzen dudan erregeak ni maitatzearen poza, eta
atseginez sakrifikatuko nioke bihotza, fortunak nahi izan balu nire
bihotza berorri eskeinia izateko duin izan zedin.
Erreginaren dama
izendatu izanak pentsarazten dit bere gorentasunak estimuren bat
badidala, horrek parada emango baitit berori sarriago ikusteko, eta
neure ezpainekin ziurtatzeko (aurreneko aukeran egingo baitut)
naizela berorren gorentasunaren zerbitzari ttipiena eta obligatuena.
Erreserbarik gabe.
Anne Boleyn
Itzulpena: Ana Morales
[Bilbo Hiria Irratiko Xerezaderen Artxiboa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina