Isiltasun tarte horretan Panpoxak
esan zizkidan hitzetan gelditu naiz pentsatzen, behiek hausnartzen
duten bezalaxe hausnartzen: “Beldur diot arriskutsuegia den zerbait
esateari“
Eta ni guztiz enteratu ez nendin
kriptikoki azaltzen jarraitu zuen Panpoxak: “Ahozkatu nahi ez
dudana ahozkatzeak zer ekarriko lukeen galdetuz, sentitzen dut ikara.
Hitzek kontenituko balute esanahian esaten duten guztia. En las
letras de rosa está
la rosa/y todo el Nilo en la palabra Nilo
ahalko balitz egon, Borgesen poeman bezalaxe eta “mandinga“
errateak deabrua inbokatuko balu.“
Kezkatu
baino, horrek gehiago beldurtu ninduen. Horri gehituz esandakoaren
ostean bere frutazko ezpainak itxi eta biok isiltasunezko itsasoan
kordokatuz laga gintuela...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina