"Kalabazak arbolatan hasten diranian erneko dira gereziak lurrian".
Hala esaten zuen amonak.
Gabrielek 16 urte bete berri ditu
eta Salouera joana da eskolako
lagunekin. Bertan piszinan bainatzen ari dela zakila zut jarri zaio gorputz
lerden bat ikusi duenean ilehoria eta lerdena, ordura arte gustatzen zitzaionik
jakin ez zekien modukoa. Orduan ez, baina handik bi gauetara diskotekan muxu
eman dio gorputz ilehoriari, hartaz deus gehiago axola ez zaion arren, ez bere
izenik ez nongoa den.
Gorputzak ordea eguzkia bilatu du
Gabrielekin, txoratuta dago bere Helios partikularraz. Labarretik
jausi egingo luke beste muxu
baten truke. Baina Gabrielek sexua besterik ez du nahi.
Izan ere kalabaza gehiegi dago
munduan.
Eta itzalak, nahi dituenarentzat,
larregi daude bazterrotan.
Gabrielek eta ilehoriak, biak, txasko ederra jaso dute
besteagandik. Aldebiko gerizpea.
Ion Urionabarrenetxea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina