Altu eta estu ziren kaleak itzalpean sigi-sagan zeharkatu ondoren Kordobako La Corredera enparantzara heldu ginen. Eguerdiko eguzki zuri andaluzak gogor jotzen zuen plaza desertikoa. Kaleetan inor ez. Ur-botilaren azken herena amaitzeko zorian, bero, eta guri izerdiak blaitzen gintuen.
Argitasunari begiak ohitu zirenerako lurrean zeuden kapelek atentzioa eman ziguten. Zer egiten zuten han perretxikoak balira bezala sakabanaturik? Galtzuzkoak, biserak, pamelak... modelo eta kolore ugari. 15M mugimenduaren protestaren bat izango ote zen?
Ausart hurbildu eta kapel horietako bat jasotzerakoan azpian gizon urtu bat aurkitu nuen. Aho deseginarekin ezer esan ezin gabe bere begi deseginekin begiratu zidan inpotente.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina