Ez dakit nahita ahaztu baden zer gehiago irabazi zuen sirena txikiak bere
arrain buztana hanketan bilakatu zitzaionean.
Arrain emeek parafernalia
gutxirekin bere arrabak uzten dituzte uretan beraien zortera flotatzen edota
algetara erantsirik eta parafernalia gutxirekin ere arrain arrek gehiegi
inplikatu gabe beraien haziak horien gainean isurtzen dituzte. A, ze
asperkeria, kabrarroka, sirena edo muxarra izatea!
Sirena txikiak bere
arrain-kondizioagatik sexualitateari garrantzirik ematen ez zionak sorpresa
handia jaso behar izan zuen printzeak maitasun pizte batean txitxarro osoa
sartu zionean. (Noski ere, printzeak behar beste entregatu, artetsu eta gaitua
baldin bazen. (Horrela izan beharko zen, ipuin xarmangarri guztiek amaiera
zoriontsua baitituzte. (Ezta ala?))) Ze zinkurin, ze aurpegiera, ze dardarizo,
sirena txikiak sentsazio multiorgasmikoak nabaritu zituenean estrañekoz!
Baita nik ere askotan
pentsatu izan dut hala posible balitz gustatuko litzaidakeela nire arrain-buztana
txirla multiorgasmikoan bihurtzea, ipuin xarmangarri batetan bezala. O, la, la,
la, la, la, la, la, la, la, bezala, o, la, la, la, la, la, la, la, la, la,
bezala...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina