2011/11/02

Fall In Love

Asfaltoan ipurdiak lotuak zituzten bi eltxo birrinduk atentzioa eman zidaten paseatzen nindoalarik distraitua. Arrayua, diptero bi horiek coitus-ean distraiturik harrapatu zituzten zapaltzerakoan! Hegoak ez ezik, hankatxoak ere nabarmentzen ziren grisean itsatsitako pegatina organiko eta erromantiko gris horretan. Beste paseante distraitu batek, edozertan edo bere bizitza zakarrean pentsatzen ari zelarik, bizitzarako hain emankorra zen akzio hori zapaldu izana litekeena zen; oinkadek ez baitute errukirik ezta judizio kritikorik, alegia, izaki bizidun batek aurrera jo dezan bortizkeri oro da zilegi, oharkabe. Bizirauteak beste bizitzak zanpatzea erregai du.

Ugaltzen ez bada, ad hoc ez da izaki bizia,-dio Biologiak-ugalketa teleologia biologikoa da, ondorioz deontologia ere. Nire ikuspegitik, ez legoke txarto azken arnasa ematea ene espezieko beste gai bati ipurdia lotzen ari naizela distraiturik.

Bi moskito maitemindu horiei ez zaie idatziko dramarik...

2 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zergaitik hari ziren eltxoak coitusean kale erdian? Mugimendua baino, ez al da zoria? Ala zoria, zoriona zein zoritxarra naturaltasunaren barruan dago?

Ñ erabiltzaileak esan du...

Zori puntua badeko... kausa ere da distrakzioa, bai dipteroena, bai oinkaden jabearena. Asuntua da ibiltzen/mugitzen/bizitzen garenean gure nahimenak zanpatuko dituela besteak nahigabe, oharkabe... ALIEN bat bagina bezala, gure bizitza beste bizitza baten zanpatzearekin hasten da, ALIEN-aren kondizio existentziala da oharkabe bestea zapaltzea hasteko. ALIEN puntu bat daukagu guztiok!