Harriette Wilsonek Galesko Printzeari idatzia (1825)
Jauna:
Berrogeita hamar miliako bidea egitea,
eguraldi kaskar honekin, gizon bat ikusteko bakarrik, —gizon
horrek gainera ohiko hanka, beso eta atzamar kopurua badu—
erokeria litzateke, onartu behar duzu, ni bezalako neska batentzat,
miresleez inguratua nagoelarik, beti prest daudenak edozein lekutara
joateko neure atzamar ttikiari musu emateko ohoreagatik; baina
frogatu ahal badidazu nire aginduak betetzeko prest legokeen beste
edozein gizon baino pittin bat hobea zarela, segituan jarriko naiz
Londreserako bidean. Beraz, dama bati atsegin emateko ezer hoberik
egin ahal baldin baduzu gizon arruntek baino, idatzi oraintxe;
bestela, aio, printze jauna.
Ez dut esango "zeurea, gau eta
egun, argi zein ilun" lotsagabeegia zarelako.
Harriet Wilson
Itzulpena: Ana Morales
[Bilbo Hiria Irratiko Xerezaderen Artxiboa
1 iruzkin:
"frogatu ahal badidazu nire aginduak betetzeko prest legokeen beste edozein gizon baino pittin bat hobea zarela, segituan jarriko naiz Londreserako bidean", jeniala iruditzen zait :)
Argitaratu iruzkina