Bizitza kazkabarrak jipoituriko pertsianaren gisakoa da. Horixe
pentsatu nuen bart, lo egiteak utopia zirudienean. Begi heze ia itoak
irekita, ohe gainean etzanda nengoen, orain dela ez gehiegi hain
handia izan zen ilargi apalaren argi eskasak argiturik. Egia esan,
iluntasuna oparia izan zen niretzat. Ezer ikusi ezin nuenez belarriak
adi jarri ziren protagonismoa nahi balute bezala begien ezintasunaren
aurrean. Kolpe txiki, leun, azkarrek doinu berezia sortu zuten.
Kazkabar tanten gainean musika notak pausatu zirela zirudien. Tristea
iruditu zitzaidan hasieran doinua. Pertsiana, bakarrik, ahazturik,
kazkabarrak jipoitzen zuen. Sufrimenduak astinduriko bizitzaren
irudia zen pertsiana eta doinu hura bizitza horretako kolpe
bakoitzaren oihartzuna.
Baina pertsiana ez da inondik ere bizitzaren metafora. Pertsianak
ezin dio bere zoritxarrari aurre egin, bai ordea guk. Eta nahiz eta
gaur iruditu hurrengo kolpeak akabatuko gaituela, pentsa, ekaitza
pixkanaka indarra galduz joango dela, eta gu, aldiz, bera ahulduz
zihoan bitartean, kolpe bakoitzaren indartuz joan gara. Hori da gure
abantaila.
-Tari-
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina