Arnasik gabe gelditu zen bat-batean: ikusteko aukerarik izan ez zuen zerbaitek kolpe itzela eman zion bizkarrean. Besarkatzen ari zen maitale haren begi-ninietan topatu zuen hain ezaguna zuen gizon haren begirada haserrea. Minduta eta ikaratuta oihuka hasi, eta orduantxe jabetu zen zerbait arraroa zegoela hor: burukoari helduta garrasi mutuak egiten ari zen, ihes egin ezinean, lo oraindik.
- Lit. Mikropilulen Farmazia, Jugatx Agirre, Cristina Goikoetxea, Josu Zaldibargerrikagoitia, Libe Osa, Neretto Balda, Maialen Unanue, Julen Sanz, Juankar Hernandez -
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina