Goiz itzartu nahiz, oso goiz, berez, beti bezala.
Ordenagailuan
munduko beste puntatik bidalitako zorionak jaso, dutxatu, gosaldu eta
buelta bat ematera irten naiz. Gaur, nahita, mugikorra etxean gelditu
da.
Jasotako
mezu gehienak estandarrak izan dira, honelakotan gehiegi pentsatu gabe
botatzen diren horietakoak, baina beste batzuk, nortzuk bidalitakoak eta
nolakoak izan diren ikusita... barrua ukitu didate.
Goiz irtenda ez diet aukerarik eman eta honezkero etxekoak eta ingurukoak ere zoriondu nahian eta ezinean izango ditut.
Etxera
bueltatzeko ordua da edo... ekialderantz jarraitzekoa, nire esnatze
orduak ingurukoenekin bat etorriko diren tokirarte, urrutitik barrua
ukitu didaten mezu-igorleak ukitu arte,... auskalo noizarte.
-X10-
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina