2012/02/05

Aneri


Saiatzen naiz, eta lortzen dudala ere esango nuke, baina zaila zait zuri gogor egitea. Bihotzean zaitut, eta entzun nahi ez dituzunak esatea ez da batere goxoa niretzat. Baina hori da bide bakarra; hori, eta noizean behin tontakeriaren bat esan edo pailazoarena egitea. Hori errez egiten dut, badakit, irribarre polit hori marrazten baitzaizu aurpegian.

Erortzen ikusi zaitut, mila bider, eta ziurrenik ere gehiagotan ikusiko zaitut hondoa jota. Eta irrist egiten duzun bakoitzean hor izango naiz ni zuri eskua luzatzeko, egindako zauriak sendatzeko, horretan saiatzeko, behinik behin. Ez baita erraza hitz egokiak aurkitzea. Ezta zure begietatik etengabe malkoak nola erortzen diren ikustea.

Pausoak, ordea, norberak eman behar ditu. Hasi zara ibiltzen, eta jarraituko duzu. Berdin da zenbat denbora behar duzun ez erortzen ikasteko. Berdin dit. Garrantzitsuena altxatzen ikastea baita, eta jakin badakit badakizula nola egiten den.

Telefono dei asko gelditu(ko) dira egin gabe, mezu asko idatzi gabe. Baina laguna zaitut, eta horrekin, ez dut beste ezer esateko beharrik. Nire besoak beti egongo dira behar duzun guztietan zu besarkatzeko.

2 iruzkin:

ANE erabiltzaileak esan du...

zu gabe ez litzake posible izango...egunero eskerrak ematen ditut zu ondoan izateagatik. asko maite zaitut maialen!

Maialen erabiltzaileak esan du...

nike bai, matte, nike bai :)