Duela bi aste ezagutu
zintudan, eta “zer diozu?!” galdetu nizun harrituta, herrian
bertan bizi zinela esan zenidanean. Halakoetan gertatu ohi dena da,
sekula ez ikustetik, egunero alde guztietan aurkitzera pasatzen
zarela. Ez zintudan buruan, gutxiago mozorroen gau desiratuan. Bataz
eta besteaz barre egiten nuen jendearen mozorroak ikustean, batzuen
injenioak ez baitu mugarik! Hori pentsatu nuen neanderthal gizakien
antzera jantzita zebiltzanak ikustean: alde batera eta bestera
gorputza okertuta korrika zebiltzan txarangarekin joan etorrian.
Paperean benetan sartuta zeuden, eta hori da mozorroek duten xarma,
beste norbait zarela sinestu eta antzeztu dezakezula. Segituan utzi
nion, baina, barre egiteari, burua altxatu eta gugana begiratu
zenuenean. Han zinen zu, ile narratseko peluka ta zaku horrekin!
Gertatu behar zuen. Gure begiek topo egin zuten bi segunduz, bi mende
iruditu zitzaizkidan... Nahikoak izan ziren ezagutu ginenean egindako
guztiak burura etortzeko, eta konturatzeko ezetz, mozorrotuta
dagoenetik barruan ezkutatzen den horretaraino, ez dagoela tarte
handirik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina