2012/03/20

Hondarretan

Hondarretan erraza da idaztea,
erraza ezabatzea,
erraza ahaztea.
Olaturen batek eramango ditu urrutira
sentitu ondoren,
iragazkietatik pasa behar izan ez dituzunak.
Hondarretan erraza da amestea,
erraza hanka sartzea,
erraza izatea.

Hiriart

2 iruzkin:

Tari erabiltzaileak esan du...

Hondarretan bizi bagina bezala ibili beharko genuke, beldurrik gabe, erraz, dena konplikatu gabe eta ez harriren batekin estropuz egiteko beldurrez pauso bakoitzean lurrera begira. Oso polita idatzitakoa!! :)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ederra litzateke hondarretan bizitzea, bai. Zoritxarrez, lokatzetan bizi gara, ordea. Egiten dugun guzti guztiak aztarna uzten du gure atzean. Eta egindako bidea berriro hastea erabakitzen dugunean, oraingoan hobeto joango zaigulakoan, iraganeko aztarnak topatzen ditugu nonahi, egindako akats haien oroigarri.
Polita litzateke hondarretan bizitzea, bai.