Garai bateko gure arteko harremana luzea izan zen.
Aurreko batean, aspaldiko kontu hura ia gainditutzat neukanean, nire bizitzan berriz agertu, eta, halabeharrez,... oheratu ginen.
Ez nago horrelakotara ohitua, baina oraingoan gau bateko kontu motz horietako bat izatea espero nuen. Baina ez, gosarian oraindik hor zegoen. Tira, ez da egoera oso erosoa baina gosari ordurarte, ados. Osteko bueltatxora ere nirekin etorri zen, bazkal-orduan eta arratsaldeko sofan botatako telebista ikustaldian ere hortxe,... Sutan nengoen, eta gauzak leundu eta argitu nahian edo, afal-ordurako estrategiaz aldatu nuen. Afari lasaia: janari fina, argi baxua,... eta ezinbestean, berriz ohera.
Egunak daramatzagu horrela, gainetik kendu ezinik. Nola erakutsi nirekin ez dudala nahi? Aspaldiko garai hartan egindako saiakera eta trikimailu guztiek funtzionatu ez bazuten, orain ere ez dute funtzionatuko.
Ostera burukomina bere kabuz joan arte itxaron beharko al dut?
-X10-
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina