Gaur, beste behin, nire eguneroko errutinan murgildurik etxera nentorrela, neguko egun euritsu bat etorri zait burura. Euria ari zuen, bustitzen zaituen euria eta itotzen zaituen euria. Erdi itota iritsi nintzen geltokira egun hartan, hoztuta, kanpotik eta barrutik. Hala ere muzin egin nion geltoki barruko berotasunari eta hantxe eseri nintzen kanpoan trenbideari begira. Elkarren artean nahasten diren burdinazko bide hotzak ikusita haizea are hotzago sumatu nuen.
Eta hantxe begirada burdin gorri hariei begira jarrita neukala, burdin arteko harri sorta bustien artean lore hori bat ikusi nuen bat-batean eta lehen hain hotza iruditu zitzaidan haizea zertxobait epeldu zela esango nuke
Gaur, prestatu gabeko lurraz hitz egin nahi nuen, sutearen ostean erreta geratzen den lurraz, beste ezer landatu ezin delarik. Euritearen ostean itota geratzen den lurraz, zimeldutako loreen petalo zamatsuak haizeak eraman ezinik. Baina, geltokiko lorearen irudiaz oroitu naiz eta pentsatu dut tokirik bitxienean ere lora daitekeela zerbait ederra, aurretik lur horrek gaizki pasa arren edo erabat hoztuta egon arren. Eta nire buruari esan diot gehiago ez dudala esango ezinezkoa da, ezin da izan eta gisa horretako beste esaldirik, pentsamendu ezkor horiek baitira benetan lurra kaltetu eta hondatzen dutenak.... Beraz, zergatik ez esan hobeto: posible da?
Tari
2 iruzkin:
Ziur hala egingo bagenu gure bizitzek norabide ezberdinak hartuko lituzketela, baina batzuetan pesimismoaren hondorik gabeko putzuan erori eta kosta egiten zaigu gorantz egiteko soka aurkitzea. Asko gustatu zait :)
Dena dugu posible. Lur zigortua landareek gozatu izatea, baila lur emakorretan, giroak eraginda, landarerik aurrera ez egitea ere. Gizakiarengan berdin.
Gustura irakurri dut.
Argitaratu iruzkina