Fideltasunez nagiturik,
hitzaldi argiez; norabide ziur gabe korrika eta etengabe estropezu
egiteaz. Adimena guztiz suntsitzeaz eta edan gabe mantentzeko
esfortzuak bizkarrean jasan. Kaligrafia trakets iraunkorra, hire
izenaren inguruko berehalako amnesia zitala berriz. Supermerkatuan
irrist egin nuelaren oroimen ahula datorkit orain eta lurpean soilik,
lehengoz bizirik sentitzeko aukera bakarra aurpegiratu ote nuen? Zin
dagizut: vodka amorratu, baino gau-mahaian botila parea zelatan zain
ditugu. Kontsonanteak bidean ahaztu eta dardara berriz datorkit
egunsentiarekin bat. Begirada lurzoruan txertaturik, lotsa ekidin
nahian. Zure usaia nabaritzen ez dudan bakoitzean zerua bertan behera
etortzen zait berriro. Traizioz nagiturik, bizi naizen eguna zein den
ez jakiterakoan, guztiak berdinak dirudite ta: umelak, arazogarriak,
mozkorrak, okadak esku ta bizarretan bizikide bihurtuz...
-Iñigo M.-
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina