Ez zituen bidaia oso luzeak egiten normalean, eta jakin bazekien ordu batzuk beranduago joandako bidetik itzuliko zela.
Baina leihotik begiratzen zuenean amets egiten zuen egunen batean ez zuela joan-etorriko txartelik hartuko, eta hegan egingo zuela. Sasi guztien gainetik, libre izango zela.
Nahiz eta espiral itogarriak ez zuela irentsiko hitz eman zion bere buruari, egunerokotasunak jan zuen. Barruan zegoen, bera ere konturatu zen horretaz, baina ez zuen heldulekurik ikusten.
Harrapatuta zegoen, eta bere besoek ez zuten indarrik korrontearen aurka borrokatzeko.
2 iruzkin:
Ona!
Neukan guzti zen amets bat, amets bat,
beti egoten nintzen
haren bizitan zain (Bis)
Ai! ene ama euriak eta baso ilunak
seinalatzen zizkidanez
ez, ez dira etorriko inoiz
Etzazu holako ametsik egin ez
Mantzo zihoan denbora niretzat
lehioan jarrita euriari begira
eta jendeak zion: "mutil horrek
amets bat bakarrik dauka"
Baina egun baten esnatzerakoan
txantxangorri bat ikusi nuen gelan
ta gero beste beste bat eta beste bat
inguratua nengoen ...
OH TXANTXANGORRIAK
GELAKO SAPAIAN
GELAKO SAPAIAN
OH TXANTXANGORRIAK
GELAKO SAPAIAN
Orain herritik mutil bat falta da
ez dago inor bere etxeko lehioan
baso ilunetan dabil hegaletan
txantxangorriak bezala
Orain ba du bihotz nimiño bat
eta bi hegal bi hegal euriz bustiak
Bularra du ere gorri kolorekoa eta
eta txantxangorria da
TXANTXANGORRIA NAIZ
BASO ILUNETAN
BETE ZAIT AMETSA
BASO ILUNETAN
TXANTXANGORRIA NAIZ
BASO ILUNETAN
BETE ZAIT AMETSA
TXANTXANGORRIA NAIZ
TXANTXANGORRIA NAIZ
HEGAL EGITEN HEGAL EGITEN
HEGAL EGITEN
Itoiz
Argitaratu iruzkina