Musika ona, esertzeko leku lasaia, lekuak iluntasun puntu egokia izaten duelako eraman duzu bertara. Eta esperotakoa jaso duzu, bai, ondo ari da disko jartzailea. Publiko askorik ez den egun horietarako aukera apropos bat egiten. Ilunabar soul bat. Badakizu une eta giro xarmangarria aukeratzen. Elkarrizketaren gidoiari laguntzen dio eszenarioak egoera hauetan.
- Adi hau, ze polita. Adele izango da, diot nik. Ondo kantatzen du ezta? Eta neska ederra.
- Bai? abeeeer... aterako dut Shazam.
- Zer?
- Hemen, begira. Mugikorrean daukat. Sakatuko diot, eta esango digu zer den. Tik. Buelta osatuko du biribil horrek eta esango digu.
- Duffy.
- Bai, ez da Adele. Duffy da. Diskoaren azala da irudikoa, ikusten?
- Kontxo, ez nuen ezagutzen. Tira, emakumezko soul kantari zuria da behintzat, horretan asmatu dut, jeje. Eta Shazam hau izateko zer behar da?
- Nire iPhonean primeran dabil, ikusten duzu.
(...)
- Eta honek... ea, nik esango nuke Otis Reading dela...
- Galdetuko diogu Shazami?
- Bueno, oraingoan asmatu dudala uste dut. Otis. Ez badiako kaian eseri zenekoa baina, bai, Otis da. Ea baieztatzen duen teknologiak.
- Eman diot... ea... Ez ba. Eddie Floyd. Jajaja.
Bale. Ulertu dut. Eskerrik asko, Shazam.
PUTAMIERDA.
- Fred -
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina