2011/12/05

Pandemonium

Gaur nire identidad nacional-a berriz indarrean jartzera joan naiz, esan gura dut Documento de Identidad Nacional-a joan naizela berriz indarrean jartzera. Policia Nacional-aren egoitzara heldu naizenean, begia jo nau zerbaitek: karneta egiteko bi ilarek. Batean, hainbat herrialdeko atzerritarrak, bestean, bertakoak. Guztiek ilara batean zein bestean goizeko zazpietan logaleaz eduki daitekeen aurpegi garbienarekin. Eta zein ilaran jarri behar dut? Egingo al didate identidad nacional honen konplize?-norbaitek norbaiti nire buruan.



Hasteko bururatu zitzaidana ez zen ez biderik, ez zilegi: amorruzko gorrotoa. Gero, ideia hobeago bat otu zitzaidan: amorruzko amodioa. Enpedoklesek mundua bi sorburu horiekin azaltzen zuen, hain zuzen, amodioa eta gorrotoa, indar bateratzaile eta barreiatzailea. Hala, pellokeria hauetaz arduraturik erabaki nuen poetikoa izango litzatekeela han bi ilaratan geunden pertsonak situazio zehatz horretatik at berriz elkartzea sutondo baten inguruan afaltzen. Su-lagun bakoitzak bere lurraldeko jaki, alkohol eta drogak ekarriko lituzke, partekatu eta bere kultura gastronomiko eta psikotropikora hurbilduko luke bestea: hachish, harepa, yuca, zerbeza, ahuakate, patata-tortilla, kinoto, chinese noodles, paella, cocaina, ardoa, hayaguasca, whisky, mango, alfajor eta abar. Esku eta hankak mundu osoko musika-tresnekin estimulaturik hasiko litzateke dantzan, sutondoko dantzan, eta hor biluztuko ginateke. Orduan norbaitek, ur kubo bat botako luke sutondora eta katarsi horretan murgildurik sexu orgiastikoa hasiko litzateke kolore gabeko alu eta zakilen jaialdian.

Egunsenti horretatik aurrera, zein ilaran kokatuko lirateke gau horretako ondorengotza? Goiztiria garbitzaile, iraultzaile eta erredentore. Etorkizuneko gauzen orden berria, mulatoa.

2 iruzkin:

Maialen erabiltzaileak esan du...

Identidad nacional-aren txartela zein ona litzatekeen norberak bere aberriarena izango balu.. Txinan, edo Kontxintxinan bizita ere!

Horrelako festa batean gustura egongo nintzateke ni! ;)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Mmmmm...`Mestizaje Babilon´ a lo Manu Chao...Jeje!

Bueno, ni etxeko arrautzez egindako tortilla erungot piper gorriekin, ta pelotariz jantzite joango naz, txapela ta guzti, exhotismo euskalduna topera! Aunke klaro, sua amataten bada, hor ja jantziek be ez dau inporta...

Chinese Noodles bebai nire kontu!