Gehien gustatzen zitzaiona marraztea
zen. Ez zuen, baina, nahi adina denborarik izaten horretarako. Hala
ere, ohera joan aurretik tartetxo bat hartzen saiatzen zen beti.
Bere margoak, baina, grisak ziren
askotan; kolore ilun eta hotzak nagusitzen ziren guztien gainetik.
Tristeak bezain ederrak ziren, edo hori da nik uste dudana. Bera,
ezezkoan beti: “Laguna zaitudalako diozu hori!”.
Noizean behin, bukatutako margo haiei
begiratu, eta bere buruari galdetzen zion zergatik jotzen ote zuten
bere eskuek hain irudi goibelak marraztera. Alaiagoak egin nahi
lituzke, baina barren barrenean sentitzen zituen frustrazioek
bultzatzen zuten marraztera. Asko hitz egiten zuen, baina ez azalaren
azpitik sentitzen diren gauza horietaz. Horiek margotzen askatzen
zituen.
Eta ni, bere gainbeheraren ikusle huts
besterik ez nintzen. Eta ni, bere laguna bakarrik nintzen, bai. Berak, hitz egin beharrean, marraztu egiten zuen; nik, berriz, idatzi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina