2012/01/01

Ustekabean, nortasuna

Bizi guztia linboan …

BAT BATEAN, inork abisatu barik,
ustezko arrebaren existentzia hilak eta nire gorputzaren nolabaiteko posesioak,
bizitzaren timoia uzkurtu eta norabide bakarrerantz naramate.
Itsaso zabal eta lasai baterantz …
bakartia,
gorra,
misteriotsua,
birgina.

Eta konturatzen zara, nola zu ZEU zaren itsaso basati eta fidagaitz hori,
nola ur lasai eta garden horiek zure nortasuna osatzen duten,
zure pentsamendu eta burutu gabeko maitasun guzti horren iturburu,
orain arte subkontzienteak soilik gozatu ahal izan duena.

Ba nik, orain, nire itsaso hori EKAIZTU nahi dut!
URA eta ZERUA bat egin arazi!
Big- bang ikaragarria! Tsunami bat sortu!
Leku horretako izaki ñimiñoenari ere,
azken arnasa-arte NORTASUN negarrik txikiena ERREKLAMATU!

Hutsetik hasteko,
Benetan nor naizen jakin ahal izateko.
-J-

iruzkinik ez: