2012/01/19

Dituzun horiek

Ederrak dira zure begiak. Nahi gabe ere, nire barrenak mugiarazten dituzte. Argiak, biziak dituzulako izango da, igual. Edo, beharbada, barre egiten dakitelako.

Barre egiten. Hitz egiten. Haserretzen. Tristetzen. Maitatzen.

Begi horiek begiratzen nautenean, biluztu egiten nautela sentitzen dut. Begiratu hutsarekin nire barnean sartu, eta pentsatzen dudan guztia asmatzeko gai direla sentitzen dut.

Hein batean, urduri jartzen nautela esango nuke; zenbait gauza niretzat gorde nahi izaten baitut, eta ezinezkoa da hori zure begiak nigan iltzatzen direnean.

Mindu ere, mintzen nautela esango nuke, jakin baitakit begi horiek ez dituztela nireak nik zureak adina desiratzen.

Baina gauzak nola diren! Zure begiek nireok baino gehiago ere gatibatzen dituzte. Eta jolastu ere, beste hainbatekin jolasten dute.

Zein benetakoak ziruditen zure begiek, eta zenbat gezur ezkutatzen dakiten.

iruzkinik ez: