2012/01/17

Matxin Burdin


Gizonaren len ardura
narruazala zaintzea.
Iarrai zak ene itunea,
diostana adi zak zinziñez:
bazekik txarrak, txerren lez,
adin zarez geigo ordea.

Aita bat onu emanka
aitaz gain duk adizkide;
orla, ziot zuen kide,
bizi, bada. Oarpean:
iñork etzekik ze unean
kuku dun bere leikide.

Beude elkarturi anaiak
au duk leen legea arean:
beude batasun betean
edozein garaia dela,
arrotzak irets bestela,
auzka ba'dabiltz artean.


(Jose Hernandezek 1872an idatziako Martin Fierro-tik
Txomin Jakakotexarenak 1972an itzulitako zati bat.

Argentinatik bidalia.)

iruzkinik ez: