Burujanak ez dira osasungarriak. Garunean ezezik, gorputz osoan antzematen dira haien eraginak: botagurea bezala, etengabeko gorabeheran. Karrera amaitzeko duzun asignatura bakar horren notaren zain egotea. Bere gustokoa izango ote naiz. Istripurik ez ote dute izango 12 orduko bidaia madarikatu horretan. Emango ote diote kimioa. Garaiz jarri ote genuen kondoia. Hankean duzun dardarak salatzen zaitu. Laguna zerbait kontatzen ari zaizunean burua beste nonbait duzu: barkatu, zer esan duzu?.
Ez, burujanek ez dute onik egiten. Bai, burujanak UPyD dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina