2012/01/12

Don Det irlan

“Alde hemendik!”. Egun gris honetan Don Det irlaraino arroz-soroetan zehar paseatuz lasaitasun bila etorri eta hemen ere txakur bat hanka tartean trabatuz niri zaunka, ezin beraietaz libratu.

Trumoiak gero eta gertuago. Ekaitza badator eta euria ere laister hemen izango da.

Zer gertatu da? Itxuraz tarte batez konortea galdu eta bidexkatik arroz-soroko lokatzetara erori naiz.

Inguruko arroz kimuak beltzituta daude, nire erropei erre usaina darie, kriston burukomina daukat eta mugitzea izugarri kostatzen zait. Tximista batek jo al nau? Hala bada, ez legoke gaizki komikietan halakotan edo ezbehar nuklear baten ostean bezala pertsona arrunt izatetik superboteredun superheroi bihurtzea. “Oraingoan ez ba!” “Nork esan du hori?” Gora begiratu eta hor ikusi dut ... txakurra ... hegan!

-X10-

iruzkinik ez: