Aldian behin elkartzen diren lagunak, maitaleak. Kasualitateak, edo militantzia politikoak, manifa hartara eraman zituen.
- Ei, aspaldiko!
- Jo, zenbat denbora!
- Bai, bai...!
- Zer moduz, ba?
- Ondo, ondo! Betiko martxan, badakizu. -dio, irribarre gazi gozoa agerian utziz.
- Bai... ze ondo ikusi garela!
- Bai... ze azkar pasatzen den denbora, eh? Noiz egon ginen azkenekoz? Ekainean, agian?
- Denbora gehiegi pasa da... -dio, begirada jeitsiz. Maitalea ikusten zuen bakoitzean gero eta ederrago zegoela pentsatzen zuen.
- Eta zu? Zer moduz zaude? Zertan zabiltza orain?
- Ba beno, ordezkapen bat egiten nabil Gasteizen orain, baina ez dut uste luzerako izango denik.
- Beno, eutsi horri ahal den bitartean.
- Ze, eta noiz egongo gara ba biok? - gerritik heldu dio, berarengana gerturatuz.
- Ba -eskua sartu dio praken atzeko aldeko boltsiko batean– nik ez dut planik gaur gauerako, zer diozu? -Gutxitan izaten zuen halako suerterik, eta ezin aukerarik galdu!
- Gaur ezin dut... Afaria daukagu. Datorren astean mendi irteera prestatuta dugu... Baina hurrengo asteburuan gera gintezke!
- Ya... beno, ez dakit libre egongo ote naizen... Deituidazu, eta ea ez den hainbeste denbora pasatzen berriz ere elkartu arte...-eskuaz ipurdia estutu, eta muxu lotsatiaz agurtu du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina