2012/01/10

Orri zuria

Merkatura jaitsi naiz
eta tomateak egunkariak euria
endibiak eta inbidiak
irina monosilaboak ardoa
argazkiak doministikuak arroza
orburuak eta oihuak
isilune arraro samarrak
ekarri ditut

orri zuria
hor daukazu guztia
egin ezazu nahi duzuna
baina esnatu
edo behintzat antolatu

Ni siestatxo bat egitera noa
espero dut originala
eta erakargarria den zerbaitekin
esnatzea
nik sinatu dezadan

Mario Benedetti-ren “Página en blanco” poema (Preguntas al azar, 1986) itzulia eta moldatua
-Alba-

iruzkinik ez: