Maiz ito nau patuaren ezetzak,
itxaropenaren hegoak hautsi.
Iraganeko erantzun beltzak
ez dit biderik aurkitzen utzi.
Baina baditut oraindik ametsak,
asmoak eta galtzeko gutxi.
itxaropenaren hegoak hautsi.
Iraganeko erantzun beltzak
ez dit biderik aurkitzen utzi.
Baina baditut oraindik ametsak,
asmoak eta galtzeko gutxi.
Nahiz beldurrek, gezurrek, zaborrak
sarri, askotan, besterik saldu,
merezi du saiakera gogorrak,
barrua husteko balio badu.
Erakutsia dit jadanik denborak:
hasteko inoiz ez da berandu.
merezi du saiakera gogorrak,
barrua husteko balio badu.
Erakutsia dit jadanik denborak:
hasteko inoiz ez da berandu.
-Lander Arretxea-
1 iruzkin:
Hala esaten dute, hobe berandu, sekula baino, ezta?
Dudarik gabe, saiatzen ez denak ez du ezer lortzen... Eta saiatzen denak berriz....! :)
Argitaratu iruzkina